Club Fan

Zer da?

Nahi al dituzu deskontuak eta eskaintzak San Martineko saltokietan?

Orain horiek guztiak lor ditzakezu Fan! San Martin Klubean sartuta. Bazkide izatea doakoa da, eta abantaila ugari izango dituzu. Horrez gain, zozketetan parte hartu eta tailer interesgarrietan izena eman ahal izango duzu.

San Martin Merkatuarekiko leialtasuna saritzeko sortutako ekimena da Fan! San Martin Kluba. Aldiro-aldiro, klubera atxikitako merkatuko saltokiek eskaintza eta sustapen onuragarriak eskainiko dizkizute. Klubak beste ekimen batzuk ere jarriko ditu abian, hala nola produktu sorten zozketak, sukaldaritzako tailerrak eta zure neurrira diseinaturiko beste ikastaro batzuk.

943 31 15 69 Bazkideentzako zerbitzua